Ordaindu eta Eskuratu elkarteak PSE-EErekin bildu dira

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urr. 27a, 09:49

Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia, Susana Corcuera, Gipuzkoatik legebiltzarkidea eta Ekain Rico Bizkaiko PSEko idazkari instituzionala izan dira bileran.

Ordaindu eta Eskuratu elkarteek alderdi politikoei euren egoera azaltzen ari dira bilera ezberdinetan. Irailean Podemos-ekin bildu ziren, eta EH Bildurekin zuten batzarra atzera behar izan dute. "Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiekin egotea da gure nahia", azaldu dute elkarteek.

"Bileran kooperatibismoaren azken urteetako ibilbidearen gure ikuspuntua azaldu dugu, 2013 urtetik aurrera batez ere. Lanpostuen galerak, Fagorreko bazkide ohien egoerak eta Ordaindu eta Eskuratu elkarteetan gaudenon egoerak sortutako egoera hain zuzen. Gure aurrezkiak itzultzeko eskakizunaren inguruan euren babesa azaldu digute bileran", azaldu dute elkarteek.

"Fagor errentagarria zela esan zigutenean Mondragonek engainatu gintuela azaldu dugu, eta ez zuela finantziazio arazorik. Inork ez zuen espero hartzekodunen konkurtsora helduko ginela", azaldu dute Ordaindu eta Eskuratu elkarteek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak