Abian da gripearen aurkako txertatze kanpaina

Imanol Beloki 2016ko urr. 25a, 14:54

Gripearen aurkako kanpaina hasi berri da, eta hainbat herritar ari dira egunotan osasun zentrora joaten txertoa hartzera. Urriaren 17an hasi zen kanpaina, eta abenduaren 17ra arte iraungo du.

Gaixotasuna prebenitzea da txertoaren funtzioa, eta zenbat herritar pasako diren aurreikusterik ez dagoen arren, jende ugari ari da osasun zentrora gerturatzen. Horrez gain, herritarren etxeetara ere ari dira joaten txertoa ipintzera osasun zentroetatik, eta adinekoen egoitzetara ere joan dira egunotan.

Arrasateko osasun zentroan, Maitane Puello erizaina ari da egunotan txertoak jartzen eta kanpaina nori zuzenduta dagoen adierazi du. Txertoak erreakzio txikiak sor ditzakeela ere adierazi du Maitane Puello erizainak, baina normala izan daitekeela. Txertoa jarri den lekua gorritu daiteke, eta horren aurrean izotza jartzea ere gomendatu du.

Askok urtero jartzen dute txertoa, eta beste askok utzi ere egiten dute erreakzioa izan dutelako, hala ere beharrezkoa ikusten dutenak ere bada izan dira osasun zentroan.

Txertoa jarri nahi duenak aldez aurretiko hitzordua egin beharko du osasun zentrora telefonoz deituta edo 08:00etatik 20:00etara bitartean bertara joanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak