goiena.eus

Debagoieneko ESIko zuzendariek txertoa jarri dute gripearen aurkako kanpainaren hasieran

  Osasuna  Debagoiena

Abian da 2016 urteko kanpaina, urriaren 17an hasibaitzen, astelehenenean, eta abenduaren 17ra arte iraungo du. Andoni Arzelai zuzendariak, Jesus Millas zuzendari medikuak eta Arantxa Sistiaga Erizaintzako zuzendariak txertoa jarri dute.

Infekzio-gaixotasuna da gripea, oso kutsakorra eta edozein pertsonak har dezakeena. Onbera izan ohi da, gehienetan, baina batzuetan konplikazio larriak eragin ditzake zenbait gaixotasun kroniko daukaten pertsonen artean: biriketako, bihotzeko eta gibeleko gaixotasunak nahiz diabetesa. Haurdun dauden emakumeentzat ere komenigarria da txertatzea. Horietaz gain, nahiz eta gaixotasun aipagarririk ez eduki, 65 urtetik gorako pertsonek ere hartu beharko lukete txertoa. Era berean, kontuan hartu beharrekoa da garrantzitsua dela urtero txertoa jartzea, birusa aldatu egiten baita urte batetik bestera, horregatik txertoaren konposizioa ere eguneratu egiten da.

Gaur egun, txertoa da prebentzio-tresna seguru eta eraginkor bakarra.

Ez dugu ahaztu behar, ildo beretik, oso garrantzitsua dela osasun-arloko langileek txertoa hartzea, honakoa lortu ahal delako:

  • Birusaren transmisioaren eragin handipean dagoen langile-kidego bat babestea.
  • Norbera ez izatea gripea kutsatzen duena, zenbait pazienterentzat oso gaixotasun kaltegarria izan daitekeelako.

Kanpaina hasi berritan, Debagoieneko ESIko hogeita hamarren bat langile inguru izan dira orain arte Prebentzioko Medikuntzatik pasatu direnak txertoan jasotzera.

Oso erraza da txertoa hartzea. Osasun-zentrora deitu edo bertara joan, eta hantxe esango dizute nola egin. 65 urtetik gorakoek Osasun-txartela edo NAN aurkeztu baino ez dute egin behar. Arrisku-talderen batekoa diren pertsonek euren profesional sanitarioarenera joan behar dute, dagokion bolantea jasotzeko.

Kanpaina honi begira, 300.000 txerto dauzka Osakidetzak, baina kopurua handitu egin daiteke, beharrezkoa izanez gero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa