Fagor Etxetresnen gaineko erreportajea 'Puntua'-n eta Goiena telebistan

Goiena 2016ko urr. 14a, 08:00

Fagor Etxetresnak kooperatiba hartzekodunen aurre-konkurtsoan sartu zela hiru urte betetzen dira urriaren 16an, eta hartzekodunen konkurtsoa eskatu zuela, azaroaren 13an. Urteurren horren harira, erreportaje berezia prestatu du Goienak.

Josu Bilbao eta Leire Kortabarria kazetariek eta Jagoba Domingo, Andoni Goiti eta Monika Montero teknikariek osatutako lantaldeak egindako erreportajea gaur, egubakoitza, argitaratzen da Goiena Klubeko bazkideek jasoko duten Puntua astekarian, eta urriaren 19an, eguaztena, emitituko du Goiena telebistak.   

Birkokatzeen erronka

Erreportaje zabal horretan, hainbat inplikaturen ikuspuntuak batzen dira: bazkide ohiak, Fagor S. Coop.-eko eta Mondragon Korporazioko arduradunak, etxetresna saltzaileak, orduko eta oraingo udal agintariak, kooperatibismoan eta soziologian adituak… Orduko krisia nola bizi izan zuten entzuteaz gain, Fagor Etxetresnen itxierak eta desagertzeak eragin zituen ondorioei nola aurre egin dieten jakiteko aukera izango dute irakurleek eta ikus-entzuleek; bereziki, bazkideen birkokatzean kooperatibek arrakastaz gainditu duten erronka aztertuko da.  Horrekin batera, kooperatibismoarendako krisi historiko horrek izan dituen ondorioen gaineko gogoetak ere konpartituko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak