goiena.eus

Kirola, osasun mentala lantzeko tresna gisa

  Osasuna  Debagoiena

San Juan de Dios ospitaleak eta San Juan de Dios fundazioak osasuna eta kirola lantzeko lehen jardunaldia antolatu zuten urriaren 4tik 6ra. Antolatzaileen arabera, jarduera fisikoak ondorio positiboak ditu buruko osasun-arazo larriak dituzten pertsonengan.

Donostian egin ziren jardunaldiak; 207 lagunek hartu zuten parte, Arrasaten kokatutako ospitaleko gaixoak tartean. Petankan, futbolean, boleibolean eta saskibaloian jardun zuten, kirol horietan jardun izan duten profesionalekin batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa