Gipuzkoako ogasunarekin 152 milioi euroko zorra pilatu dute zordun handiek

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 30a, 12:22

Guztira, EAEn, 665 milioi euroko zorra pilatu dute. Bizkaian 435 milioi pilatu dituzte, eta Araban 76 milioi. Tartean daude, Debagoieneko Fagor Etxetresnak (ia 16 milioi euroko zorra), Laminados de Aretxabaleta S.A. (5 milioi euro pasa) eta Mekanikalan Mondragon S.L. (milioi euroa pasa).

Milioi batetik gorako zorra dutenen zerrendak kaleratu dituzte Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek. Guztira, 237 zergapeko identifikatu dituzte. 62 Gipuzkoan, 149 Bizkaian eta 26 Araban.

Debagoienari dagokionez, Gipuzkoako zerrendako zordun handiena da Fagor Etxetresnak, ia 16 milioi eurorekin. Aretxabaletako Laminados de Aretxabaleta S.A.enpresak bost milioitik gorako zorra du, eta milioi bat pasa Legution dagoen, baina Arrasatekoa den Mekanikalan S.L..

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak