Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

50.400 debagoiendar daude deituta gaur botoa ematera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ira. 25a, 03:00
Arrasatear bat botoa ematen Uarkapen, artxiboko irudi baten.

Eusko Legebiltzarra osatuko duten 75 legebiltzarkideak aukeratzeko emango da botoa gaur, irailak 25, eta horretara daude deituta 1.778.776 herritar. Debagoieneko kasuan (Aramaio barne), 50.400 herritar izango dira botoa emateko eskubidea izango dutenak. 3.000 pertsona baino gehiago ibiliko dira gaur lanean, boto-zenbaketa biltzeko eta hedatzeko lantaldean. 

Azken urte eta erdian laugarren aldiz, erakunde publiko bateko ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Debagoieneko kasuan (Aramaio barne), 50.400 herritar daude deituta gaur botoa ematera.

3.000 lagunetik gora lanean

Hauteskunde egun batek suposatzen duen lanaren adierazle, Segurtasun Sailak 3.000 pertsona baino gehiagoko taldea gertu du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako boto-zenbaketa biltzeko eta hedatzeko. Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialak egingo ditu publiko datuak, Gasteizen dagoen Lehendakaritzaren egoitzatik; hala ere, zenbatutako botoen ehunekoa adierazgarria denean eta hiru lurralde ofizialetan orekatua denean emango zaio hasiera datuen hedapen publikoari.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua arduratuko da zenbatu diren lehen botoen datuak eskaintzeaz. Une horretatik aurrera, boto-zenbaketa eta botoen eta eserleku-banaketaren informazioa zabalik egingo da eta etengabe eguneratuko da emaitzen %100era iritsi arte. Sistemak "bermerik handiena" eskaintzen du emaitzen berri modu arin eta fidagarrian jakinarazteko.

Goienak, uneoroko jarraipena

Goizean goizetik Goiena.eus-ek uneoroko jarraipena egingo dio hauteskunde egunari eta Goiena telebistan saio berezia egingo da 19:45ean hasita, analista politikoekin eta alderdi politiko ezberdinetako ordezkarien balorazioekin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak