"Ea aurtengo Oroimen Egunak hausnarketarako bide ematen digun"

Xabier Urtzelai 2016ko ira. 18a, 20:12
Mendizaleak mendi taldetako ordezkariek jarritako aterpeetan babes bila.

Eguraldi txarrak goitik behera baldintzatu du gaur Besaiden egin duten Oroimen Eguna. Goizeko lehenengo orduan ateri egon da, baina ondoren erabat petraldu da giroa, eta horrek jaia ilundu du. Dena dela, azken urteotan jaiak ez du lehengo indarra, eta hori errekuperatu nahiko lukete Besaideko lagunek.

"Ea aurtengo edizioak hausnarketarako bide ematen digun. Euskal Federazioko presidentea ere estu hartu dugu, garai bateko Oroimen Eguna errekuperatzeko ahaleginak egin behar ditugula esan diogu, eta hark ere "konpromiso" berba erabili du ekitaldian egin duen berbaldian. Horrekin batera, Aramaioko, Elorrioko eta Arrasateko mendi elkarteok [Oroimen Eguna antolatzen dute, txandaka] ere elkarrekin lan handiagoa egin beharko genuke, eta horrek gure artean ere harremana sendotuko luke", adierazi du Aitor Zubiaga Besaideko ordezkariak. "Besaideko inguruak, ordezkatzen duenagatik, txukunago egon beharko luke, eta Oroimen Eguna indartu egin beharko genuke, ea horretan indarra egiten dugun".

 Iturritxipigaineko zozketa egin dute

Horrekin batera, Besaide Mendizale Elkartekoek goiza zozketak saltzeko aprobetxatu dute, gogoan izan Anporreta inguruko mendi bat (Iturritxipigaina) erosteko zozketa jarri dutela abian, eta gaur jakinarazi dute zenbaki irabazlea: 1466a. Zozketako irabazleak Ternuako mendiko materialarekin osatutako ekipazioa jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak