MUk 14 unibertsitate-master eskainiko ditu datorren ikasturtean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 29a, 11:39

Ikasturte honetako berritasun nagusia Gastronomia Zientzietako masterra izango da. Masterrak euren arloetan espezializatu nahi dutenendako edo doktoregoa egin nahi dutenendako zuzenduta daude.

Gero eta gehiago dira, gradu-ikasketak bukatutakoan, master bat egitea erabakitzen duten unibertsitate-tituludunak. Hori dela eta, datorren ikasturteari begira, Mondragon Unibertsitateak bere unibertsitate-masterren eskaintza handitu eta guztira 14 unibertsitate-master eskainiko ditu, lau jakintza-arlotan banatuta: ingeniaritza (5 master), enpresa-kudeaketa (5 master), hezkuntza (3 master) eta gastronomia (master 1)

Gastronomia Zientzietako graduondokoa da guztietatik berriena. 90 kredituko iraupena du eta ikertzeko bokazioa duten hainbat diziplinatako unibertsitate-gradudun edo lizentziadunei zuzendua dago. Ikerketan espezializatzeko lehen masterra da, gastronomia, ostalaritza eta elikaduraren sektorera eta irakaskuntza zein doktoregora bideratuta dagoena. Bere ikasleak arlo horietako ikerkuntzan eta berrikuntzan lan egiteko trebatutako profesional bihurtzea du helburu.

Masterrak:

Ingeniaritzak:

- Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa. 2 urte. Gaztelania. Arrasate. Presentziala eta online.

- Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Kudeaketa. 1 urte. Gaztelania. Arrasate eta Donostialdea. Presentziala.

- Industria Ingeniaritza. 2 urte. Gaztelania. Arrasate. Presentziala.

- Sistema Txertatuak. 2 urte. Gaztelania. Arrasate. Presentziala.

- Energia eta Potentzia Elektronika. 2 urte. Gaztelania. Arrasate. Presentziala.

Enpresen kudeaketa:

- Enpresa Zuzendaritza – MBA. 1 urte. Gaztelania. Oñati. Presentziala.

- Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa.1-2 urte. Gaztelania. Oñati. Online.

- Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza. 1 urte. Oñati. Gaztelania. Presentziala.

- Marketin Digitala. 1 urte. Bilbao Berrikuntza Faktoria. Gaztelania. Presentziala.

- Erakundeen Nazioartekotzea. 18 hilabete. Bilbao Berrikuntza Faktoria. Gaztelania. Presentziala.

Hezkuntza:

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaikuntza. 1 urte. HUHEZI. Eskoriatza. Euskara. Presentziala.

- Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena Hezkuntza Erakundeetan. 1-2 urte. Euskara edo gaztelania. HUHEZI. Online.

- Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan (EKOMU). 1-2 urte. HUHEZI. Euskara edo gaztelania. Online.

Gastronomia Zientziak:

- Gastronomia Zientzietako Unibertsitate Masterra. Gaztelania. Presentziala. Urte eta erdi eta 90 ECTS.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak