Diputazioaren eta Europaren arteko elkarlana sustatzeko bisita

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 9a, 15:29
Miren Elgarresta eta EIGEko zuzendari nagusi Virginija Langbak, Vilniusen (Lituania). Argazkia: Gipuzkoako Diputazioa.

Diputazioko Berdintasun zuzendari eta Oñatiko EAJko zinegotzi ohi Miren Elgarresta EIGEn (Genero Berdintasunerako Europako Institutua) izan da, erakunde horren lana ezagutu eta elkarlana sustatzeko. "Erabateko sintonia ikusi dut Europan ezarri nahi diren eta gure gidalerroen artean. Batera ari gara lanean, eta horrek elkarri ekarpenak egiteko bidea zabaldu digu", adierazi du, besteak beste, Elgarrestak.

Diputazioko Berdintasun Sailak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, "oso emankorra" izan da Elgarrestak Lituaniako Vilnius hirira egin duen bisita. Etorkizunera  begira, elkarlana indartuko dutela  aurreratu du Oñatin uztailera arte zinegotzi izan den Elgarrestak: "Harremanak sendotuko ditugu, aurrerabidea bizkorrago eta sendoagoa egin ahal izateko. Lehentasunezko jotzen ditugun jarduera-lerroetan bat gatoz bi aldeak, eta lankidetzarako proiektuak ezartzea elkarren mesederako eta osagarri izango da". 

"Gipuzkoa eredu da Europan berdintasunaren arloan"

EIGEko zuzendari nagusi Virginija Langbak-ek ere "beharrezkotzat" jo du elkarlana "Berdintasun-politikak ikuspegi orokor batetik ezarri behar dira. Zerbitzu publikoaren osotasunari eragin diote. Zeharkakotasuna nahitaezkoa da aurrerantzean, benetako pausuak emateko". Gipuzkoako Diputazioaren ekarpena "aberasgarria" izan dela ere gaineratu du Langbak-ek: "Gipuzkoa lurralde oso aurreratua da arlo honetan, eta Europan eredu da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak