goiena.eus

Markel Olano: "Gipuzkoako gehiengoaren borondateari bide emango diogu Zubietako erraustegiarekin"

  Ingurumena  Debagoiena GAURKOAK

"Historikotzat" hartu du Diputazioko gobernuak gaurko eguna, uztailaren 28a. Izan ere, Zubietan eraikiko den Ingurumen Gunea lizitatuko dute gaur. Lau azpiegitura eraikiko dira eta horien kudeaketa adjudikatzeko pleguak aterako ditu Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK).

Aurkakoen moratoria eskaeraren aurrean, diputatu nagusiak nabarmendu du erabakiak "zilegitasun demokratiko osoa" duela: "Gutxiengoaren iritzia kontuan hartu behar bada ere, gipuzkoarren gehiengoaren borondateari bide emango diogu Zubietako erraustegiarekin. Hondakinen arazoa konpontzeko konpromisoa hartu genuen eta agindutakoa betetzen ari gara".

"Azken generazioko" azpiegiturak

Gaur, uztailak 28, egingo dute bilera Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan (GHK), eta han onartuko dituzte Gipuzkoako hondakinak tratatzeko azpiegituren kudeaketarako pleguak. Gipuzkoako Ahaldun nagusi Markel Olanok eta eta Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok prentsa agerraldia egin dute gaur, biharko erabakiaren nondik norakoak azaldu eta erraustegiarekin aurrera jarraitzearen erabakia azaltzeko. "Azken generazioko" azpiegiturekin, ingurumen arazo bati konponbidea emango zaiola adierazi du Olanok, besteak beste.

Lanak datorren urtearen hasieran martxan

Era berean, Ingurumen Diputatuak azaldu duenez, lanak bi fasetan egingo dira, eta bihar lizitatuko dena lehen fasea izango da, hau da, erraustegiarena. Proposamenetarako 60 eguneko epea irekiko dute eta azaroan egingo da adjudikazioa. Lanak, berriz, datorren urte hasieran abiaraziko dituzte. Lanek 217 milioi euro aurrekontua dute; enpresa pribatuei esleituko zaie. Prentsa agerraldian aurreratu dutenez, UTE bat izango da –aldi baterako elkartzen diren zenbait enpresa– gunearen kudeaketaz arduratuko dena, betiere GHK-rekin elkarlanean. Kontzesio-epea 35 urtekoa izango da.

Europako herrialde aurreratuen "ispilu"

Hondakinen tratamenduan Gipuzkoa "Europako herrialde aurreratuenen ispilu" izango dela esan du Asensiok: "Zero zabortegi. Azpiegitura honekin zabortegiekin amaituko dugu. Zabortegien ereduari heltzea atzera begiratzea da". Zubietako ingurumen gunearekin "arazoa aukera" bihur daitekeela ere gaineratu du Asensiok, zuzenekoak eta zeharkakoak kontuan hartuta 180 lanpostu sortuko direla gogora ekarri ostean. 

 

Erantzunak

Erantzuna | #1

Hauek ez dute lotsarik! Gehiengoaren borondatea?? Markel, hori esan aurretik zergatik ez duzu erreferendum bat egiten?

Eta erreferenduma egin aurretik azaldu jendeari erraustegiak minbizia garatzeko arriskua handitzen duela, 35 urtetan 1.200 milioi euro baino gehiagoko kostua izango duela eta ez duela hondakinen arazoa konpontzen, urtero zabortegi kontrolatuetara bidali beharko direlako bertan sortuko diren 50.000 tona eskoria eta errauts toxiko.

LOTSAGABEAK ETA LAPURRAK!

Erantzuna | #2

Deitoragarria da benetan gure osasuna hipotekatzea!!

Eskerrik asko Olano eta compañia!

Erantzuna | #3

180 lanpostu sortuko omen ditu , ez omen du kutsatzen...eta etxe inguruan ez du inork nahi? Ez dakit eskualdeko Udal Gobernuak nola ez duten ahalegin txiki bat ere egin gure artera erakartzeko mauka hau. Benetan, olano eta Asensio , ez gara hain inozoak.
Datu bat besterik ez. Lasarteko PSOE munstro honen alde agertu zen...baina Zubietan EZ, "GERTUEGI" dagoela iruditzen zaie. Aurpegia behar da.
Angulak dastatu dituzue? On egin!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa