Esaitek antolatutako mendi martxak Oñatin eta Gatzagan geldialdia egingo du

Eneko Azurmendi 2016ko uzt. 21a, 15:30
Argazkia: mendimartxa.eus

Zortzi eguneko zeharkaldi bat izango da mendi martxa, Leitzan hasi eta Urduñan bukatuko dena. Oñatin eta Leintz Gatzagan geldialdia egingo dute, laugarren eta bosgarren etapetan.

Zeharkaldiko laugarren etapa Segura eta Oñati artekoa izango da, abuztuaren 2an. Kalean egitarauaren barruan dago ekitaldi hau eta horregatik, Elektrotxarangak girotuko ditu kaleak. Gero, mendizaleek kiroldegian lo egiteko aukera izango dute.

Hurrengo etapa Oñati eta Leintz Gatzagaren artekoa izango da, abuztuaren 3an.

Etapa guztiak 8:00etan hasi eta 17:00ak inguruan bukatuko dituztela aurreikusten dute antolatzaileek, baina Gatzagan amaitzen den etapa ordu erdi bat atzeratuko dela diote. Izan ere, Atxorrotxen geldialdia egingo dute eta mendiaren gaineko hitzaldi bat emango du gatzagar batek.

 

Zortzi etapak:

1-Leitza-Betelu

2-Betelu-Zaldibia

3-Zaldibia-Segura

4-Segura-Oñati

5-Oñati-Leintz Gatzaga

6-Leintz Gatzaga-Otxandio

7-Otxandio-Murgia

8-Murgia-Urduña

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak