Gotzon Urzelairen Aloña Mendi hasi da denboraldi-aurrea prestatzen

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 20a, 16:13

Debagoieneko futbol talde gehienak abuztu erdian hasiko dira denboraldia prestatzen. Aloña Mendik, baina, uztailean hainbat saio egingo ditu, eta atzo egin zuten lehen entrenamendua. Helburua, entrenatzaile berriarekin, Gotzon Urzelairekin, lehenengo hartu-emana izatea.

Gainontzeko taldeei dagokienez, Mondrak joan den astean lan-saio bakarra egin zuen, taldea ostera ere elkartzeko. Eta abuztuaren 15ean hasiko dute zuri-moreek denboraldi-aurrea. Aretxabaletako jokalariek hiru egun gehiago izango dituzte atsedenerako, abuztuaren 18an hasiko dira. Eta erregional preferentean izango diren Bergarakoak ere elkartu dira uztailean, baina Gorlara bizikleta igoera egiteko. Horiek abuztuaren 16an hasiko dute denboraldi-aurrea, baina liga astebete geroago hasiko dute, irailaren 18an.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak