Autoak uzteko tokia egokituko dute Usakon

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko uzt. 13a, 18:23
Usako parean egongo da aparkalekua, kaminoz beste aldean

Usako parean dagoen lur sail bateko zati bat ibilgailuak aparkatzeko moduan erabil ahal izango da aurtengo uda denboraldian. "Autoz joaten direnek bide bazterrean uzten dituzte eta segurtasunagatik egokituko dugu zati hori aparkaleku", adierazi du Borja Moiuak, kirol zinegotziak.

Ibilgailuak bide ertzean aparkatzean errepidea estutu egiten da eta edozein larrialdi gertatuta, suhiltzaileen kamioiak pasa beharko balu, adibidez, ezingo litzateke pasa. Horrelako egoerak saihesteko eta arazo hori konpontzeko erabaki du udalak aparkaleku bat jartzea. Urtebeteko proba izango da.

Aparkalekua Usako etxearen parean dago, kaminoz beste aldean. 30 edo 40 ibilgailu sartzeko modukoa da eta belarra moztea bakarrik falta da; egubakoitzean ez badago erabilgarri, datozen egunetan egongo da. Usakoko bainu denboraldia bukatu arte egongo da erabilgarri, aurten bakarrik, eta errepidean aparkatzen diren ibilgailuekin zorrotz jokatuko dute, isunak jartzeraino.

Datorren urtera begira ekintza berriak jarriko ditu udalak, jendea Usakora oinez joan dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak