Hasi da 'Gazte Konkis' abentura

Imanol Beloki Unamuno 2016ko uzt. 13a, 15:05

Udaero egitasmoaren barruan, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko gaztelekuetako nerabeek Gazte Konkis abentura hasi zuten atzo. ETB2 kateko El Conquistador del Fin del Mundo programaren estiloa jarraituz antolatutako ekintzan, aste osoa pasako dute Leixargaraten, eta bertan hainbat proba egin beharko dituzte.

Eskoriatzako gaztelekuan batu ziren atzo, lehenbizi, abenturan parte hartuko duten guztiak, eta arauak azaldu ondoren; erloju, telefono mugikor eta motxiletan gordeta zeramaten janaria konfiskatu zizkieten antolatzaileek. Batek baino gehiagok ordulariak kentzearen arrazoia zein zen galdetu zuen, baina antolatzaileek ez zuten inongo pistarik eman nahi izan.

Abenturari Herriko Plazan eman zioten hasiera, eta probaz-proba Leixargaraterantz abiatu ziren joko ezberdinak eginez. 36 gaztek hartuko dute parte lau taldetan banatuta; Basurdeak, Orkatzak, Urtxintxak eta Saiak. Bestalde, lau kapitain eta Julian Iantzi imitatuko dituzten aurkezleak ere izango dira gazteen gidari moduan.

Ez da soilik irabaztea

Janari goxoagoa edo lo egiteko leku hobea izateko jokoak irabazi behar izango dituzte gaztetxoek, baina hezitzaileek jarritako arauen arabera. Izan ere, irabazteaz gain; euskara, talde-lana, errespetua, elkarbizitza… bezalakoak kontutan hartuko dituzte, garaipena nori eman aukeratzeko. Hala eta guztiz ere, helburu nagusia ondo pasatzea izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak