"Txalaparta festa egonkortu egin da"

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 9a, 16:57

Txalaparta Festaren hirugarren edizioa ospatzen dabiltza Arrasaten. Goizean herritarren eskura jarri dituzte txalapartak plazan, txosna ere jarri dute, eta bapo bazkaldu ostean arratsaldean emanaldiak egingo dituzte Arrasateko zenbait tabernatan. Momentu berezia, berriz, 20:00etan izango da, Arbolapetan zegoen gaztainondo zaharreko zuraz egindako txalaparta estreinatzen dutenean; Arbolapetan izango da.

"Egonkortu egin da jaia", adierazi du Gorka Zubizarretak goizean: "Duela urte batzuk ez ginen horrenbeste kide taldean, eta gure buruari galdetzen genion ea kapaz izango ote ginen halako jai bat antolatzeko, beste herrietan ikusten genituelako. Bada, dagoeneko hirugarren edizioa da hau, eta festa egonkortu egin dela esango nuke, kanpotik ere lagun asko etorri dira-eta ospatzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak