Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

PPri eman diote boto gehien Espainian

Ubane Madera 2016ko eka. 27a, 00:50
http://goiena.eus/debagoiena/1466978606283

PP izan da irabazle garbia Espainiako hauteskundeetan, gora egin du-eta, botoetan eta eserlekuetan, abenduko emaitzekiko. PSOEk eutsi egin dio sorpassoari, inkestek ziotenen kontrara, nahiz eta eserlekuak galdu. Unidos-Podemosek ez du esperotakoa lortu eta Ciudadanosek behera egin du.

Botoetan gora eginda, PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak. Berau izan da, gainera, emaitzak hobetu dituen alderdi bakarra: 137 diputatu eskuratu ditu oraingoan (abenduan, 123). PSOE da bigarren indarra, baina jaitsi egin da botoetan eta diputatu kopuruan: 90etik 85era pasatu.

Abenduan indartsu sartu zen Podemosek, berriz, botoak galdu ditu IUrekin batera aurkeztu arren eta hirugarren indarra da, oso-oso gertuan duen Ciudadanos alderdiaren aurretik. Konfluentzia moreak batuta, 71 jarleku eskuratu ditu (2 gehiago). Ciudadanosek 32 eserleku lortu ditu, abenduan baino 8 gutxiago.

Honela banatuko dira, bada, Espainiako Kongresuko jarlekuak: PPk: 137 diputatu (botoen %33,03); PSOEk, 85 diputatu; Unidos Podemos koalizioak, 45 diputatu eta Ciudadanos-ek 32 diputatu (botoen %13,05). Edozein modutan, eta marea moreari dagokionez, Estatuan dituen konfluentziak batuta, 71 jarleku eskuratu ditu (botoen %21.1). 

Euskal Herriko ordezkaritzari begiratuta, EAJk eskuratu ditu 5 ordezkari (botoen % 1,2) eta EH Bilduk, berriz, bi (botoen %0,77). Eta jakina, kontuan hartu behar dira, baita ere, Unidos Podemos koalizioaren baitan Madrilgo diputatuen kongresuan jarriko diren euskal ordezkariak.  

Erlazionatuak

PP lehen indarra Espainian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 abe 21 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak