Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

Botoetan behera egin arren, Elkarrekin-Ahal Dugu lehen indarra Araban

Txomin Madina Milikua 2016ko eka. 26a, 23:14
* 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeetan, Ezker Batua eta Ahal Dugu ez ziren elkarrekin aurkeztu. Dena dela, konparaketa egiteko, alderdi biek bakarka lortu zituzten emaitzak batu ditugu zutabe bakarrean.

Boto kopuruan behera egin arren, koalizio morea izan da indar bozkatuena 55.227 botorekin (%30,87). PPk bigarren indarra izaten jarraitzen du 34.162 botorekin (%20,44), eta EAJ ozta-ozta eutsi dio hirugarren postuari. Jeltzaleek 26.671 boto lortu dituzte (%15,95) eta sozialistek, 26.353 (%15,76). EH Bilduk izan du beherakada nabarmenena: 15.841 boto lortu ditu (%9,48), abenduan baino ia 5.400 gutxiago.

Elkarrekin-Ahal Duguk, PPk, EAJK eta PSE-EEK lortu dute ordezkaritza kongresuan: bakoitzak, diputatu bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak