Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

Normaltasuna hauteslekuen irekieran

Julen Iriondo 2016ko eka. 26a, 09:37
Oñatiko hauteslekuetako bat, 09:00etan.

Espainiako Gorteetarako hauteskunde egunean, normaltasunez ireki dituzte Debagoieneko hauteslekuak –Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera–, eta 09:00etatik hasi da jendearen joan-etorria.

Arrasaten zen gaurko hauteskunde eguneko nobedadeetako bat, herri erdiguneko bizilagunek, Uarkapen barik, Ferixalekuan eman behar dute-eta botoa. Hori dela-eta, kanpoaldean –bi eraikinak bata bestearen ondoan daude– bazen oraindik despistatu xamar zegoenik, aldaketaren berri izan gabe, antza.

Arrasaten, gainera, hauteskunde egun berezia da gaurkoa, sanjuanetan murgilduta dago-eta herria. Dena dela, horrek ere ez du mahaien osaketan eragin handirik izan –atzerapen txikiren bat, baina 09:00etarako ireki dituzte hauteslekuak, Udaltzaingoaren arabera–.

Erlazionatuak

Bigarren buelta

Ubane Madera 2016 eka 26 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak