Leintz Gatzaga ekitaldiz beteko du Puntaik Punta jaialdiak

Josu Bilbao 2016ko eka. 9a, 06:00

Mundumiraren ordezko jaialdia izango da Leintz Gatzagan ospatuko duten Puntaik Punta. Ekintzaz beteriko asteburua izango da, bihartik domekara bitartekoa, eta kontzertuez gain, hitzaldiak, azokak, tailerrak, diaporamak eta mota desberdinetako mendi-martxak egongo dira.

Egitaraua:

Bihar, ekainak 10:

  • 19:00 Jaialdiaren irekiera ekitaldia, Gatz Museoan.
  • 19:30 NANGA PARBAT (8126 m.) Lehenengo neguko irteera. Alex Txikonen hitzaldia eta proiekzioa, kultura etxean.
  • 20:30 Kantu potea, herrian zehar.
  • 21:30 BALTIAR ARIMA dokumentalaren proiekzioa.
  • 22:00 OLINDA taldearen musika emanaldia.
  • 23:00 Hareazko ametsak, ikuskizuna, Borja Gonzalezen eskutik.
  • 00:00 Irteera, izarrak ikustera, Jesus Arregirekin. *
  • 00:00 GAUEZ mendi ibilaldia, Leintz Gatzagatik Atxorrotzera. Hasiera pilotalekuan. ^

Zapatua, ekainak 11:

  • 08:00 Mendi ibilaldi luzea: Leintz Gatzaga -Leixargarate-Isuskitza.  23 kilometroko ibilaldia da, baina 17 kilometrokoa egiteko aukera ere egongo da.
  • 09:00 Bidezidor gidatuak, bailarako herrietan zehar. *
  • 10:00-18:00 Gatz Museoan bisita gidatuak, orduro.
  • 10:00-14:00 Senderismo azoka pilotalekuan.
  • 10:30 Mendi irteera familian, Gurelen eskutik. Leintz gatzagatik Jarindo. ^
  • 12:00 Deba errekako ur-jauzien jaitsiera, Menditxik taldearen eskutik. *
  • 13:00 Leintz Gatzagako Trikitixa Eskolako kideen emanaldia, herrian zehar.
  • 16:00 Hitzaldia: Gipuzkoako GR sare berriaren aurkezpena, Gipuzkoako Mendizale Federazioko kide den Urdin Elorzaren eskutik.
  • 16:00-20:00  Senderismo azoka, pilotalekuan.
  • 16:00-20:00  Boulder gunea pilotalekuan, INGURU  Abenturarekin: tirolina eta oreka tailerra
  • 16:00-18:30 Deba errekako ur-jauzien jaitsiera, Menditxik taldearen eskutik. *
  • 17:00 Oihana Kortazarren hitzaldia, bere ibilbide profesionalari buruz, kultura etxean.
  • 17:00 SENDABELARRAK ezagutzen. Ibilaldia eta tailerra. *
  • 17:30-19:30 Kale musika, Agosti eta Barrena elektrotxaranga
  • 18:00-20:00 Kale Blok (street boulder) Debagoieneko Eskalatzaileen Elkartearekin.
  • 19:30 TIKTARA taldearen kontzertua.
  • 22:30 BAD SOUND SYSTEM taldearen kontzertua.
  • 00:30 LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS taldearen kontzertua.

Domeka, ekainak 12:

  • 09:00 BTT ibilaldia, Leintz Gatzagan. ^
  • 09:00 Bidezidor gidatuak, bailarako herrietan zehar. *
  • 09:00-11:00 Ibilkera nordikoaren teknika ezagutuz, ibilaldia.
  • 10:00-18:00 Gatz museoan bisita gidatuak, orduro.
  • 10:00-14:00 Senderismo azoka, pilotalekuan.
  • 10:30 Mendi-ibilaldia, familian. Leintz Gatzaga-Hiruerreketa.^
  • 10:30 Jolas artean, natur parkea sortu, Dorletarekin.
  • 11:00 Paisaia argazkien tailerra. *
  • 11:30 Kepa Larrearen eskutik,  osasun eta ibilkera nordikoaren arteko ezberdintasunaren gaineko hitzaldia.
  • 12:00 Baso ahaztuak dokumentalaren proiekzioa, Iker Yurrebasoren eskutik, kultura etxean
  • 12:00 TEI MALICK Reggae Band musika taldearen kontzertua.
  • 13:00 Mari Miri itzalen teatroa, Gatz museoan.
  • 13:30 AKATZ musika taldearen kontzertua.
  • 14:00 Sari banaketa, jaialdiko ekitaldi desberdinetan parte hartu dutenen artean.

* ikurra dutenetan, plaza mugatuak dira eta izena ematea derrigorrezkoa da.

^ ikurra dutenetan, parte hartzeko izena ematea gomendatzen da. Egunean bertan ere eman daiteke izena.

Izena emateko:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak