Corpuseko kanpaina boluntarioak lortzera bideratuko du Caritas Gipuzkoak

Leire Kortabarria 2016ko mai. 25a, 16:16
Caritas Gipuzkoa, prentsaurrekoan.

Ia 27.500 gipuzkoarrek eskatu zuten iaz Caritasen laguntza, arduradunek gaur 2015eko Memoriaren aurkezpenean esan bezala. Aurtengo Corpuseko kanpaina aurkezteko ere aprobetxatu dute, eta esan dute boluntario gehiago lortzeko erabiliko dutela.

Caritasera laguntza eske hurbiltzen direnak, batez ere, seme-alabak dituzten emakumeak eta bikoteak dira, krisiaren ondorioz lana galdu dutenak.

Caritas Gipuzkoa oso kezkatuta azaldu da 45 urtetik gorako langileengatik; urteak langabezian eman ondoren lan merkatura itzultzea oso zaila izango dutela azpimarratu dute. Halaber, “langile pobreak” ugaritu direla salatu dute; hauek, azken hilabeteotan lana topatu badute ere, 500 eurotik beherako soldata jasotzen dute eta ezinezkoa dute laguntzarik gabe bizitzea. Caritasen esanetan, sortzen den enplegua egonkorra eta duina ez den bitartean, ez da egoera konponduko.

1.000 boluntario dituzte eta gehiago behar dira

Bestalde, gipuzkoarren elkartasuna azpimarratu nahi izan dute. Boluntarioak eta diru-emaitzak tamainan mantentzen dira. Dena dela, parrokietako lan taldeak indartzeko beharra dute. Zentzu honetan, urteroko Corpus eguneko kanpaina parrokietan lehen harrera egiten duten boluntario berriak lortzera zuzenduko dute.Bat egin Gipuzkoako bihotzarekin; zu bezalako 100 pertsona behar ditugu da aukeratu duten leloa. Informazio gehiago dago honako webgunean: www.caritasgipuzkoa.org/gipuzkoaehunekoehunbihotz.

1.006 boluntario badira gaur egun Caritasekin lanean eta jasotako dirutzaren %75 jendeak emandako laguntzetatik dator; beste %25a erakundeek ipintzen dute.

Euskadiri dagokionez, 2015ean 44.000 lagunek eskatu dute Caritasen laguntza. Ia 5.000.000 euro gastatu da laguntzetan. Euskadiko bost familiatik bat dago estualdi egoeran, Caritasen parametroen arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak