Kantuan eginda berotu dituzte kale bazterrak Elgetan

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 22a, 15:28

Elgeta Kantuan taldeak gonbidatuta hainbat herritako abeslariak elkartu dira gaur, domeka, Elgetan. Eguerdi partean kale bazterrak girotu dituzte euskal kantuekin 60 lagunek baino gehiagok, eta arratsaldean Herrixa Dantzan ekimenarekin jarraituko dute jai giroa.

Iaz antolatu zuten lehenengoz Kantu eta Dantza Eguna, eta hark izan zuen arrakastaren aurrean bigarrena etorri da aurten. Aretxabaletako, Arrasateko eta Eibarko abeslariak izan dituzte lagun herrikoek eta elkarrekin egin dute kantuan plazan, Salbador kalean eta beste hainbat gunetan.

Elkarrekin bazkaldu dute guztiek eta arratsaldean trikitilariak lagun eta Herrixa Dantzan ekimenari esker dantzan egiteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak