Kantu eta dantza zaleen topaleku izango da Elgeta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko mai. 6a, 17:00

Herrixa Dantzan-ek eta Elgetako Udalak antolatuta, Kantu eta Dantza Eguna egingo dute hilaren 22an, domeka, Elgetan.

Iaz moduan, aurten ere, herriko kantu zaleez gainera, Debagoieneko eta inguruko beste herri batzuetatik etorriko diren zaleak ere gonbidatu dituzte.

Egun osoko egitaraua gertatu dute. 13:00etan ekingo diote, herriko plazatik abiatuta, kalez kale egingo duten Kantu-jirari. Ondoren, Bola Toki tabernan elkarrekin bazkalduko dute, eta bazkalostean, mahaiaren bueltan kantuan jarraituko dute. Arratsaldean, kantuari dantzak hartuko dio lekukoa Jainaga eta Narbaiza musikariekin, kiroldegian 18:00etan egingo duten Herrixa Dantzan dantzaldian. Ohi moduan, Patxi Monterok gidatuko du saioa.

Bazkarirako txartelak salgai

Hamabost eurotan eskura daitezke Bola Toki tabernan edo Udalaren honako kontu korronte zenbaki honetan dirua sartuta: 3035.0009.11.0090900039 -bazkaria izena, komeni da jartzea-. Maiatzaren 19a, eguena, da azkeneko eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak