Euskal kultura plazaratuko du Jalgi egitasmoak

Jon Berezibar 2016ko mai. 5a, 15:31
Laudioko aurkezpena. (Argazkiak: Jalgi)

Urte askoan euskal kulturgintzan jardundako eragileak elkartu eta Jalgi egitasmoa eratu dute. Euskal kulturaren plaza ibiltaria abiarazi gura dute, hedapena eta transmisioa helburu. Jardunaldiekin hasiko dira, maiatzaren 23tik 29, Araialdean, solasaldiekin eta egitarau zabal batekin.

Euskal kultur-ekoizpena eta sorkuntza sustatu nahi du talde berriak eta, helburu horrekin, batu ditu urte askoan zeregin horretan ibili diren antolatzaile, sortzaile eta eragileak. Talde eragile horretan egon dira Ahotsenea, Bertsozale elkartea, EHAZE, Euskaltzaleen Topagunea eta Aiaraldea Komunikazio Leihoa. Talde irekia da eta atzo aurkeztu zuten Laudion. Euskal kulturaren ikusgarritasunarekin arduratuta, hiru urtez gogoetan jardun eta gero plazara atera dute egitasmoa. Honela, jardunaldiak egingo dituzte eta horien bueltan kultur-egitarau zabala prestatu dute.

2016_Laudio_Jalgi_aurkezpena20160504_0040

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak