Herri galdeketa

Azken sinadurak batzeko Elosura irteera antolatu du Erain Debagoienak

Maider Arregi 2016ko mai. 3a, 10:19

Erain Debagoienak Elosura irteera antolatu du domekan, maiatzak 8. Irteera, 09:30ean Antzuolako plazatik izango da. Asmoa dute maiatzean, herriak, auzoak eta bailara osoa erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenarekin loratzea. 

Hala, Elosun, azpeitiarrak, bergararrak eta antzuolarrak elkartuko dira 12:00etan eta erabakitzeko eskubidea irudikatu dute bertaratzen direnen artean. Mokadutxoa ere ez da faltako. Eta bihar zapatua, Olalde elkartean mus txapelketako lehen kanporaketa egingo dute 16:30ean hasita. Izena bertan  emateko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak