Herri Indigenak eta komunikazioa Eraldaketa Sozialerako jardunaldiak maiatzean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko api. 29a, 10:00

Aretxabaletan, Arrasaten eta Oñatin gai hau jorratzeko, hitzaldiak, solasaldiak eta dokumental emanaldiak antolatuko dira Euskal Herria, Bolivia, Argentina eta Mexikoko komunikatzaile eta kazetarien parte-hartzearekin.

Elkarhezitzen eta Mugarik Gabetik, Goiena Komunikazio Taldearen laguntzarekin Komunikatuz eraldatu - herriak euren komunikazioaren jabe jardunaldiak elkarlanean antolatu dituzte.

Horien bitartez erakutsi nahi da, Mass-Media delakoek sustatutako pentsamendu bakarraren aurrean, herri-komunikabideen bitarteko komunikazioa ezinbesteko tresna dela eraldaketa soziala, tokian tokiko kultura eta hizkuntzak eta beste jendarte eredu bat bultzatzeko. Horretan lanean ari dira hain zuzen ere bai hemengo eta bai Latinoamerikako komunikabide alternatibo eta indigenak ere.

Egitaraua, beti ere arratsaldeko 19:00tan:

Maiatzaren 17an, asteartean, Aretxabaletako Arkupen:

  • Dokumental emanaldia: Eutsi edo Hil, herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak (Euskaraz) + Berbaldia gonbidatu komunikatzaile indigenekin.

Maiatzaren 18an, asteazkenean, Arrasateko Kulturaten:

  • Mahai Ingurua: Komunikazio alternatiboa eta herri komunikabideak eraldaketa sozialerako (Euskaraz eta Gaztelaniaz). Bertako eta Latinoamerikako komunikatzaileen parte-hartzearekin.

Maiatzaren 24an, asteartean, Arrasateko Kulturaten:

  • Herri Indigenek egindako dokumentalak: Malla Malla Pewenche, memoria y resistencia Mapuche (39min) eta Soy y Colla (15min) + Komunikatzaile indigenekin berbaldia (Gaztelaniaz).

Maiatzaren 26an, ostegunean, Oñatiko Zinema Aretoan:

  • Malla Malla Pewenche, memoria y resistencia Mapuche (39min) eta Soy y Colla (15min) + Komunikatzaile indigenekin berbaldia (Gaztelaniaz).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak