Lan prekarietateak eragindako istripu eta gaixotasunak salatu ditu LABek Arrasaten

Maite Txintxurreta 2016ko api. 28a, 16:00

Lan osasunaren eguna da gaur, eta horren harira, Deba bailarako LABek elkarretaratzea egin du Arrasaten. Salatu dute Euskal Herrian iaz berrogeita hamabost pertsona hil zirela lanean, eta aurten honezkero hamasei hildako izan direla.

Gaurkoan, baina, lanaren ondorioz sortutako gaixotasunak azpimarratu nahi izan dituzte. Prekarietatearen ondorioa direla esan dute, eta patronalak eta instituzioak egin dituzte erantzule.

Bestalde, domekan, Langileen Nazioarteko Egunaren harira deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute. Deba bailara mailan, LABek Eibarren deitu du manifestazioa. 12:00etan aterako da Untzaga plazatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak