Europako musika eskolen jaialdiak presentzia izango du Debagoienean

Mireia Bikuña 2016ko api. 28a, 14:52

Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Armaion eta Eskoriatzan askotariko emanaldiak egingo dituzte Europatik etorriko diren taldeek. Maiatzaren 6an eta 7an izango dira kontzertuak.

 

Maiatzaren 4tik 7ra, Europako 8.500 ikaslek parte hartuko dute Donostia 2016 kultura hiriburuaren egitasmoaren baitan egingo den jaialdian. Guztira, 120 kontzertu baino gehiago emango dituzte 63 egoitzatan. Horien artean daude Arrasate, Bergara, Oñati, Aramaio, Aretxabaleta eta Eskoriatza.

Jaialdiaren inaugurazio ekitaldia Donostian, Illunben egingo dute. Han elkartuko dira parte-hartzaile guztiak hainbat pieza interpretatzeko. Besteak beste, Emusik jaialdirako sortutako MUSIKATU BIZITZA abestia.

Antolatzaileek argi dute musikaren bidez kultura eta herrialde ezberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera ezinhobea dela.

Debagoienean Europako herrialde ezberdinetatik etorritako musika eskolako kideak egongo dira: Oñatin alemaniarrak eta suitzarrak, Arrasaten katalanak, norgebiagarrak eta suitzarrak; Aretxabaletan letoniarrak, alemaniarrak, suitzarrak eta Albazetekoak; Eskoriatzan eta Aramaion Alemaniarrak; eta Bergaran, suitzarrak, hungariarrak eta eslobakiarrak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak