Miguel Etxagibel gerra aurreko azken ertzaina omendu du Lehendakariak

Xabier Urtzelai 2016ko api. 16a, 13:32

Arrasateko osoko bilkuren aretoa txiki geratu da Migel Etxagibel ertzain ohia omentzeko. 1936ko promoziokoa –Jose Antonio Agirre Lehendakari zen sasoi hartan– Deustuako komisaldegian egin zuen lan, frankistek Bilbo hartu zuten arte, eta hain zuzen, garai hartako anekdotak kontatu ditu, aurrez prestatutako bideoan. Urkullu lehendakariak 80 urte hauetan egindako ibilbidea azpimarratu du.

Iñigo Urkullu Lehendakariak udaletxeko arkupetan hartu du Migel Etxagibel, Estefania Beltran de Herediak eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak lagunduta. Bitartean, osoko bilkuren aretoa lepo beteta zegoen, komunikabidez, promozio ezberdinetako ertzainez eta Etxagibelen senitartekoez. 12:00ak jota hasi da ekitaldia, lehenengo Arrasateko alkatearen adierazpen batzukin, eta ondoren ertzaintzaren musika bandaren pieza batekin.

Dantzariek aurreskua dantzatu ostean Iñigo Urkulluk hartu du hitza, duela 80 urteko Ertzaiñak taldeko kideek egindako lana azpimarratuz, eta gaineratuta ordukoek egindako lanaren fruitua dela gaur egungo Ertzaintza: "Gaur, zure aitzindaritza, lekukotza eta konpromisoa omentzen ditugu, eta baita duela 80 urte zuekin batera Eusko Jaurlaritza eta Ertzaintza martxan jarri zenuten guztiak ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak