Karabieta, Kanpanzar eta Asentzio, gaur, Euskal Herriko Itzulian

Sergio Azkarate Beitia 2016ko api. 8a, 08:05
Tropela, martitzenean, Untzillan gora.

Gaur, egubakoitza, bosgarren etapa jokatuko da, eta Debagoieneko hainbat mendate igo beharko dituzte ziklistek. Orion irten eta Arraten (Eibar) amaituko da; 159 kilometro izango ditu.

Karabieta gainetik (Elgeta) 14:35 inguruan pasatuko dira; handik Elorriora jaitsi, eta gero, Kanpanzar igoko dute (14:55). Epelen behera joango dira eta Elorregitik pasatu ostean Bergararantz joko dute. Angiozarren 15:20 inguruan izango dira eta Asentzioko maldei ekingo diete. Gero, Elgetatik Bergarara jaitsiko dira, Uberatik, eta Osintxurantz joango dira ziklistak (15:45).

Atzo, eguena, BMC taldeko Samuel Sanchez asturiarra nagusitu zen Orioko helmugan. Faborito nagusiak denbora berean sartu ziren; gaurko etapan ez da alde handirik izango haien artean, baina Usartzako gainean beti izaten dira mugimenduak. Wilko Kelderman herbeheretarra da liderra, Sergio Henao kolonbiarra 4 segundora dago, Mikel Landa 7ra, Samuel Sanchez bera 8ra, Alberto Contador 10era, Thibaut Pinot 12ra, Rui Costa 14ra eta Nairo Quintana 14ra. Horien artean egongo da aurtengo Euskal Herriko Itzulia, ezustekorik ez bada, eta biharko 16,5 kilometroko erlojupekoa erabakigarria izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak