Langabeziak gora egin du martxoan, Debagoienean

Josu Bilbao 2016ko api. 4a, 10:10
Arrasateko Lanbideren egoitza

3.269 langaberekin eta %10,9ko langabezia tasarekin bukatu da martxoa Debagoienean. Datuak 2016ko urtarrilekoak (%10,94) baino hobeak dira, baina otsailekoak (%10,77) baino kaskarragoak.

2015eko martxoko datuekin alderatuta, aurtengoak nahiko hobeak dira, bestalde. 2015ean, 3.707 langabe zeuden, eta langabezia tasa %12.44koa izan zen, martxoan.

Antzuolan izan ezik, Debagoieneko beste herri guztietan igo egin da langabezia tasa, 2016ko otsaileko datuekin alderatuta.

Datuak herriz herri:

Antzuola: 75 langabe (%6,91ko langabezia tasa).

Aretxabaleta: 289 langabe (%8,42).

Arrasate: 1.480 langabe (%14,19).

Bergara: 730 langabe (%10,46).

Elgeta: 55 langabe (%9,27).

Eskoriatza: 218 langabe (%10,77).

Leintz-Gatzaga: 5 langabe (%3,65).

Oñati: 417 langabe (%7,84).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak