goiena.eus

Eusko Jaurlaritzak AHTko lanak geratu ditu Antzuolan, aldi baterako

 Antzuola  Debagoiena

Eusko Jaurlaritzak AHT egiteko lanen lau zatitan obrak aldi baterako gelditzea erabaki du. Lau zati horietako bi Antzuolakoak dira: Antzuola-Ezkio mendebaldea eta Antzuola-Ezkio ekialdea, hain zuzen. 

Euskal Trenbide Sareak dihardu lanok egiten; lanak geratzeko arrazoia da, proiektuetan hainbat aldaketa egitea eskatu dituztela. Egokitzapen horiek egin ahala, Jaurlaritzak berriro lanak hasteko baimena eskatuko du. 

Antzuola-Ezkio mendebaldeko zatian lanen geratzea erabatekoa izan da; ekialdeko zatian, aldiz, lanak ez dira guztiz geratu proiektuan eskatu dituzten aldaketek ez dutelako obra guztian eragiten.

Egindako lanak

Antzuola-Ezkio zatiko bi obrak oso aurreratuta daude; mendebaldekoan lanen %79,5 eginda dago, eta ekialdekoan, berriz, %86.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Zeri begira dago Gasteizko gobernua?
Geldi ditzala obra horiek behin eta betiko. Geroz eta argiago dugu denok AHT astakeria bat dela.
Inork erabiliko ez duena. Gasteiztik hegoaldera jarraipenik izango ez duena.
Irunen bukatuko dena. Eta oso-oso garestia!
Herritarrok oso argi dugu: AHTren diruak beharrezko ditugun gauzetarako.
Noiz arte jarraituko dute gure diruak kumuneko zulotik botatzen?
Norentzat gobernatzen du EAJk?
Iosu Jon Imazek Repsolentzat.
Gainerakoek?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa