AHTrako euste-horma batean lur-jausia gertatu da Untzillan

Julen Iriondo 2016ko ots. 20a, 15:58
Untzilla auzoko lur-jausia, AHTren azpiegituran.

Bertan dagoen Lugartegi baserriko bizilaguna atzo arratsaldean ohartu zen euste-hormak eusten dituen bere lurretan pitzadurak zeudela. Udaleko arduradunak han izan ziren egoera ikusten. Eta 23:00etan hasi zen lurra jausten. 

Lurrarekin batera, euste-hormako hormigoiari eusten dioten hainbat pibote ere etorri dira behera.

Udaleko arduradunez gain, Diputaziokoak eta Sustapen ministeriokoak ere izan dira lekuan, eta baita Ertzaintza eta Suhiltzaileak ere, badaezpada. Azken horiek utzi dute lekua dagoeneko. Hala ere, prebentzio neurri gisara ingurua zigilatu egin dute, eta lekura ez gerturatzeko agindu die Udalak herritarrei, zabaldutako mezu baten bidez. 

Lugartegi baserrian bizi den emakumeak ere etxetik kanpora, Untzillako landetxean pasatuko du gaua, badazpadako neurri gisa, hau ere. Astelehenera arte ez dira teknikariak etorriko, egoerak baserrian eta haren lurretan ze eragin izan dezakeen aztertzera.

Lur-jausiarekin, euste-horma gaineko zelaia hondoratu egin da apur bat zati batean, eta euste-hormatik jausitakoak trenbidea joango den plataformara iritsi dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak