Bergarako eskubaloiko neskak kopan hasteko gertu

Xabier Urtzelai 2016ko ots. 11a, 13:00

Hilabeteak entrenatzen egon ostean –eskubaloian jokatzen ikasteko helburu bakarrarekin–, hil honen amaieran Xabier Iñurrietak zuzentzen duen taldeak kopan egin ahal izango du estreinaldia: "Ilusioz hartu dugu albistea, pozik gaude".

Baina, ez dira ausartzen esatera taldea zer egiteko kapaz izango den: "Ez da erraza izango, gainontzeko taldeak –48 talde izango dira guztira– liga jokatzetik etorriko dira, eta guk ez dugu txapelketarik sekula ere jokatu, baina ahaleginduko gara gauzak ondo egiten", gehitu du Alazne Mujikak. "Oinarritik hasi gara" Iñurrieta entrenatzailea pozik dago neskek hilabete hauetan egin duten aurrerapenekin: "Oinarritik hasi behar izan genuen, baloia ondo botatzen ikasi eta halakoak. Baina badoaz aurrerapenak egiten. Liga irailean hasi zen, eta urrian sortu genuen guk taldea; Kopan izango dugu jokatzeko aukera, eta datorren denboraldia prestatzeko balioko digu"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak