Joskintza sortzailea bultzatzeko ikastaroa eta erakustaldia Arrasateko Emausen Ekocenterrean

Eneko Azkarate 2016ko ots. 9a, 13:12
Aurretik egindako saioetako irudi bat.

Arrasateko Emaus Ekocenterrean joskintza sortzaile ikastaroaren azken saioa egingo dute eguaztenean, hilak 10, 16:00etatik 18:00etara. Moda jasangarria bultzatzeko asmoarekin, erabilitako oihalak berrerabiliko dituzte jantziak egiteko. Ikastaroa doan da.

Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolatu dute ikastaroa eta, esandako moduan, hiru saio egingo dituzte; azkena, bihar, eguaztena. Egubakoitzean, hilaren 12an, berriz, erakusketa antolatuko dute ikastaroan landutako arropekin. Swow room eran aurkeztuta, musika egongo da zuzenean, Arrasateko musika talde baten eskutik. Eta, horretaz gain, bidezko merkataritzako eta bertako produktuekin osatutako jakiak dastatu ahal izango dira. 18:30ean hasita.

"Arrasateko Ekocenterra, saltokia ez ezik, bilgune ere izan gura du, jakintza partekatzeko eta modu irekian pentsatu eta lan egiteko gunea" adierazi dute Arrasateko Emausetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak