Eguraldiaren baimenarekin, mozorro festa kaleetan Aratuste-martitzenean

Eneko Azkarate 2016ko ots. 9a, 08:54
Iazko Aratuste-martitzenean Aretxabaletan ateratako argazkia.

Asteburu luzearen ostean, azken txanpa gaur Aratuste-martizena, mozorroekin kalean gora eta behera aritzeko. Herririk herri hainbat ekitaldi antolatu dituzte, txiki zein gaztetxoendako batik bat. Eguraldiak eguerditik aurrera okerrera egingo duela iragarri dute eta ikusi behar kaleko ekitaldiak bertan behera geratzen diren ala ez. Edozelan ere, hona hemen gaurko egitarauak herririk herri.

ARRASATE

  • 17:00: Mozorro desfilea Herriko Plazan.
  • 17:00: Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen Kolore ikuskizuna Amaia antzokian.
  • 17:30: Samasiku txarangaren animazioa kaleetan zehar.
  • 18:30: Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren kalejira.
  • 19:30: Alaiki taldearekin dantzaldia Herriko Plazan.
  • 21:00: Sardinaren hileta. Segizioak, Zerrajeratik 20:30ean abiatuta eta erdialdeko kaleetatik ibili ondoren, Herriko Plazan amaituko du desfilea, sardina bertan erretzeko.
  • 22:30: Alaiki taldearekin dantzaldia Herriko Plazan.

Horretaz gain, eskoletan ere ospatuko dute eguna.

  • Herri Eskolakoak 15:00etan (Erguin eta Bedoñabe) eta 16:00etan (Musakola) egingo dituzte ikuskizunak eraikinetan. Adinaren arabera, dantza bat egin ondoren, guztiak batera dantza bat egingo dute. Bukatzerakoan, txokolatea banatuko zaie haurrei.
  • Arizmendiko ume zaintzakoak desfilea egingo dute goizean, eta arratsaldean merienda. Haur bakoitza, nahi duen mozorroarekin, etorriko da ikastolara.
  • Arizmendiko Olarten, berriz, irakasleak intsektu mozorrotuko dira eta umeak gustukoen duten mozorroarekin etorriko dira. Goizean, 0-3 urtekoen desfileaz gozatuko dute eta arratsaldean 3-6 urtekoen desfilearen txanda izango da. Bukatzeko, merienda egingo dute.
  • Arizmendiko Gazteluondo gunean, arratsaldez ospatuko dituzte Aratusteak. 14:30ean, gelarik gela argazkiak aterako dituzte. 15:00etan, ostera, kantxan bakoitzak bere dantza aurkeztuko du.

BERGARA

  • 16:30: Musika Eskolako Gazte Banda, herriko kaleetan barrena. Aurten ere Bergarako Musika Eskolako Gazte Bandak, herriko kaleak animatuko ditu. Mizpirualde egoitzara ere bisita egingo dute.
  • 18:30: Herri Batukada, San Martin plazatik irtenda. Iazko Aratusteetan arrakasta izan zuen Herri Batukadak eta aurten ere egingo da, Aratuste martitzenean, "primeran pasatzeko gogoarekin", Aitor Aranburu Musika Eskolako perkusio irakasleak gidatuta. Entsegu orokorra egingo dute otsailaren 8an, astelehena, 19:30ean, Musika Eskolan bertan.
  • 19:30: DJ festa Amaia Txintxurretarekin San Martin plazan.
  • Horretaz gain, San Martin Herri Eskolakoak kalera aterako dira mozorrotuta, arratsaldean. Eskolatik abiatu eta Matxiategi, Oxirondo Azoka, Irala eta San Martin plazaraino.

OÑATI

  • 10:30: Elkar Hezi ikastetxekoak, herrian zehar kaleak girotzen ibili ondoren, 12:15erako ikastetxera itzuliko dira. Eguraldiak okerrera egiten badu, eskolan ospatuko dute. Aurtengo gaia Bikingoak da. Ikasle bakoitza bere mozorroa eskuratzen arduratuko da.
  • 17:00: Potxin eta Patxin pailazoen Herriko jaiak ikuskizuna Zubikoan.
  • 18:00: Elkartasun txokolatada Herriko Enparantzan, Haitiko eskola proiektu baterako.
  • 18:30: Txorimaloak, buruhandiak eta erraldoiak kalerik kale.
  • 19:00: DJ festa Herriko Enparantzan; eguraldi txarra egiten badu, Gaztelekuan.

ARETXABALETA

  • 10:30: Eskola guztietako haurrak plazan elkartu eta dantzan egingo dute.
  • 11:00: Kalejira Irulitza txarangarekin.
  • 16:00: Kalejira Irulitza txarangarekin.
  • 17:30: Buruhandiak txarangarekin batera.
  • 20:00: Txinen hileta. Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko Plazaraino, han erretzeko.

ESKORIATZA

  • 10:30: Jaialdia Joseba Iñurrategi pilotalekuan Luis Ezeiza eta Arizmendiko ikasleek. Gurasoak ikusten egongo dira harmailetan. Amaitu ondoren, txistorra jana egingo dute.
  • 17:00: Kukumarroak aterako dira kalera kultura etxetik, jendea zirikatzera eta beldurtzera, eskuan puxika dutela. Umeen irainak entzun beharko dituzte. Esate baterako: "Kukumarro, txorimalo!".
  • 18:00: DJak Herriko plazan. Josu Rodriguez eta Jon Tirapu ETB1eko Gu ta gutarrak programako bi protagonista izango dira 20:00ak arte askotariko musika estiloak jartzen.

ARAMAIO

  • 14:00: Eskolakoek egingo dute ospakizuna. Eskolatik irten eta desfilean joango dira herriko plazaraino. Musika estiloak izango da aurten aukeratu duten gaia. HHkoak mexikarrez mozorrotuko dira; LH 1-ekoak batukada; LH 2-koak tuna; LH 3-koak txaranga; eta, LH 4 eta 5-ekoak heavy.
  • Sastiña aurrealdean, gela bakoitzak bere aurkezpena egingo du. Ondoren eskolara itzuliko dira desfilean,  eta txokolatea hartuko dute eskolako aterpean. Eguraldi txarrarekin, frontoian egingo dituzte ekitaldiak.

ELGETA

  • 17:00: Erretiratuek txokolate-jana Ozkarbin.

LEINTZ GATZAGA

  • 10:30: Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolako gainontzeko ikasleekin batera egingo dute ikuskizuna. Jaialdia Joseba Iñurrategi pilotalekuan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak