Adimen Lehiakorra ulertzeko jardunaldia emango du Garapen Agentziak

Leire Kortabarria 2016ko ots. 4a, 16:37

Adimen Lehiakorraren (AL) gaineko goiz bateko jardunaldia antolatu du Debagoieneko Garapen Agentziak otsailaren 18rako. Doan da. Adimen Lehiakorraren kontzeptuak aintzat hartzen du informazioa eraginkortasunez kudeatzeak errentagarritasuna dakarkiola enpresari.

Adimen Lehiakorra inguruneko aukeren eta mehatxuen eta enpresa bakoitzaren informazio erabilgarria eskuratzen duen erreminta da; horrela, erabakiak hartzea eta estrategikoki planifikatzea errazten du. Hortaz, AL enpresen lehiakortasunerako funtsezko baliabide bihurtu da, edozein motatako enpresak kontuan izan beharrekoa, adituen esanetan.

Jardunaldiaren helburu orokorra honako hau da: bi adituren ahotik, AL-k enpresei eskaintzen dizkien abantailak ezagutzea, benetako kasuetan sakonduz eta edozein enpresatan (tamaina eta kokapen geografikoa edozein dela ere) ezarri daitezkeen erremintak ezagutuz.

  • Nori zuzendua: lehen pausoak ematen ari den edo eman nahi dituen eta gaian interesa izan dezakeen edozein enpresari. 

  • Data: Otsailak 18, eguena.
  • Iraupena: 09:00-13:30 

  • Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea, Nafarroa Etorbidea 17, 2. Solairua (Udalaitz Aretoa) Arrasate- Mondragón. 

  • Hizlariak: Jon Nuñez Barrenetxea (IK4-Ideko), Ander Azkarate Olaran (IK4-Ideko), Iker Barrena Cayón (Hispavista).

        Egitaraua:
        09:00: Aurkezpena:  Koldo Azkoitia Zubizarreta (Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduraduna)
        09:05: Zer da AL? Adimen Lehiakorrera sarrera eta enpresentzako onurak.
        09:45: Adimen Lehiakorra ekimena: Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Adimen Lehiakorra” ekimenaren aurkezpena.
        10:05: Benetako adibidea
        10:35: INTELSUITE (IK4-IDEKO) erremintaren aurkezpena.
        11:05: Atsedenaldia
        11:30: Informazio iturri motak eta enpresentzako ezarpen aukerak
        12:00: Nola ezarri AL? Enpresentzako ibilbide proposamena, gehiegizko gastu pertsonal edo ekonomikorik egin gabe.
        12:30. Benetako adibidea
        13:00: Hispavista Labs erremintaren aurkezpena (Hispavista).


Izenematea zabalik dago enpresa@debagoiena.eus helbide elektronikoan eta 943 79 30 90 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak