'Azpitituluak.com' webguneak jaso du Argia Saria Interneten atalean

Eneko Azkarate 2016ko urt. 29a, 18:16

Azpitituluak.com webguneak jaso du aurtengo Argia Sarietako Interneteko saria. Joxe Arantzabalek eta Luistxo Fernandezek jaso dute saria. Fernandez eibartarrak webgunearen bultzagile eta arduradun moduan eta Arantzabal arrasatearrak kolaboratzaile moduan. Hiru Damatxo kolektiboa (Ikus-entzunezkoak), Gora Gasteiz! ekimena (Sustapen ekintza), Joxerra Senar (Prentsa idatzia), Goiz berri saioa (Irratia) eta Loreak filma (Merezimenduzkoa) izan dira aurtengo edizioko sarituak.

Argia Sarien 27. banaketa ekitaldia Usurbilgo Atxega jatetxean izan da, bazkalostean. Komunikazio arloko bost esparrutako sariak banatu dituzte bertan, baita merezimenduzko saria ere, aurten Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren Loreak filmak jaso du sari berezi hori.

Azpitituluak.com-ek euskarari egindako ekarpenagatik jaso du saria. Urteotan 700 film luze euskaratu dituzte. Joxe Arantzabal da filmok euskaratzen jardun duenetako bat. Mondragoetarrak, Luistxo Fernandezekin batera jaso du saria.

Joxe Arantzabal Goienako Komunitateko kide aktiboa da, bereziki, Faroa bere blogaren bidez. Jon Salaberri ekimena dela-eta parte hartze zuzena izan du aurtengo Rikardo Arregi sari nagusian. Hura izan zen-eta, gerora, saritu zuten ikus-entzunezko dokumentalaren bultzagilea. Hemen, dokumentala.

Arantzabalek azkenekoz euskaratu duen filma The Martian (2015) izan da.

Argia Sariak 2016ko saritu guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak