Langabezia tasa %12,50etik %11ra jaitsi da 2015ean Debagoienean

Goiatz Arana Begiristain 2016ko urt. 5a, 11:12
Langabezia tasa zerbitzuen sektorean jaitsi da gehien.

Langabeziak behera egin du abenduan Debagoienean: %11ko langabezia tasarekin amaitu da 2015 urtea eskualdean, 3.298 langaberekin; hilabete lehenago, tasa %11,13 zen (3.338 langabe). Debagoieneko herri guztietan jaitsi da langabe kopurua, Oñatin izan ezik –kasu horretan igo egin da– eta kopuruak bere horretan mantendu dira Aretxabaletan eta Leintz Gatzagan.

Iazko urteak emandako daturik onena da; eta alderantziz, urte hasierakoa izan zen txarrena: urtarrilean, langabezia tasa %12,50 zen (3.748 langabe). 2014ra eginez gero, 2015aren antzera hasi zen urtea, baina kasu horretan bilakaera ez zen hain positiboa izan (2014ko urtarrilean langabezia tasa %12,54 zen; eta abenduan, %12,41).

Euskal Autonomia Erkidegoan ere langabezia tasak behera egin du, aurreko hilabetearekin alderatuta –apaltzea zerbitzuen sektorean izan da, batez ere–; aldiz, Nafarroan igo egin da. Edozein kasutan, Hego Euskal Herrian, orokorrean, egoera azarokoa baino hobea da eta baita 2014ko abendukoa baino ere. 

2015eko abenduko datuak, herriz herri

  • Antzuola 82 langabe (%7,55eko langabezia tasa)
  • Aretxabaleta 288 langabe (%8,39ko langabezia tasa)
  • Arrasate 1.514 langabe (%14,52ko langabezia tasa)
  • Bergara 759 langabe (%10,88ko langabezia tasa)
  • Elgeta 50 langabe (%8,43ko langabezia tasa)
  • Eskoriatza 204 langabe (%10,07ko langabezia tasa)
  • Leintz Gatzaga 7 langabe (%5,11ko langabezia tasa)
  • Oñati 394 langabe (%7,41eko langabezia tasa)
  • Debagoiena 3.298 langabe (%11ko langabezia tasa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak