Botoak kontatzen, Uarkapen.

20:00ak puntu-puntuan itxi dituzte hauteslekuak eta botoak kontatzen hasi. Posta bidez jasotakoak kontatu dituzte lehenengo eta horren ondoren hasi dira Kongresurako botoak zenbatzen. Arrasateko erdiguneko boto-emaileak batzen duen hauteslekuan –Uarkapen– kontatu dute nabarikoa izan dela parte-hartzeak gora egin duela; arratsaldean, adibidez, ilarak egon dira 18:30ak eta 19:30ak bitartean, eta hiru bider eraman behar izan dituzte Senaturako botoak, agortu egin direlako. Bestalde, Podemos-Ahal Duguk nabarmen gora egin duela diote inkestek. 

Eta Podemos-Ahal Dugu alderdiko Arrasateko zinegotzi Igor Urizarrek konfirmatu egin du datu hori: hau da, Podemos-Ahal Duguk gora egin duela bai Arrasaten eta baita Gipuzkoan ere. "Espainian, berriz, PSOEk baino boto gehiago eskuratu ditugula diote, baina jarleku gutxiago izango ditugula", gaineratu du.

Oro har, hauxe da boto-asmoa Gipuzkoarako, ETBren arabera:

Podemos-Ahal Dugu %25,7
EH Bildu %24,7
EAJ %21,7
PSOE %10,4
PP %7

 

 

Erlazionatuak

Parte hartzeak gora egin du 18:00ak bitartean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 abe 20 Debagoiena

Botoen kontaketa hauteslekuetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 abe 20 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak