Arrasateko ikasleei zuzendutako hitzaldiak antolatu ditu Jakiunde akademiak

Eneko Azkarate Laspiur 2015ko abe. 11a, 16:51


Diziplina ezberdinetako adituen, ikerlarien eta alor horietan lan egiten duten lehen mailako jakitunen iritziak ezagutzeko eta ezagutza horiek partekatzeko aukera eskainiko die jakiundek Arrasateko ikasleei. Orain hasi eta martxora bitartean bost hitzaldi antolatuko dituzte.

Jakin-mina programaren bidez antolatu ditu g¡hitzaldiak Zientzia, Arte eta Letren Euskal Akademiak. Herriko 4. DBHko ikasleei zuzendutako hitzaldi sorta da eta diziplina anitzeko lehen mailako adituak hizlari izango ditu. Gazteen garapen intelektuala eta pertsonala babesteko proposamena da hau, Jakiundetik adierazi dutenez, "itzal handiko hainbat adituren hitzaldi eta erakustaldiez osatutako diziplina anitzeko programa batean oinarritua".

4. DBHko Arrasateko 420 ikasle inguruk hartuko dute parte, eta bakoitzak hautatzen duen zikloko 5 hitzaldietara joan ahal izango du. Hitzaldietako gaiak anitzak dira.

Egitasmoan parte hartzeko, ikastetxeek Akademiaren bulegoan eman dezakete ikasleen izena:

  • akademia@jakiunde.org
  • 943 22 57 73

Programa amaitzerakoan, Jakiundek ikasleek azaldutako interesa saritzeko asmoz, ziklo guztian parte hartu duten ikasleei diploma eskaintzen die.

Bost hitzaldi

Arrasateko hitzaldiak Mondragon Unibertsitateko, Goi Eskola Politeknikoan burutuko dira, bariku arratsaldeetan, 17:30ean.

Zikloa honako hitzaldiek osatzen dute:

Abenduak 18

  • Perfiles profesionales de futuro. Una visión desde la empresa. Elena Zarraga, LKS. S. Coop Taldearen zuzendari nagusia.


Urtarrilak 15

  • TEAMpreneurship: the opportuny of creating your own path. Sain López Doktorea, Mondragon Unibertsitateko Lidergo ekintzailea eta berrikuntza Graduan irakaslea.


Urtarrilak 29

  • Makinek ere hitz egiten dute. Iñaki Vélez de Mendizabal Telekomunikazio sistemen ingeniaritza graduaren koordintzailea, Goi Eskola Politeknikoa (GEP).


Otsailak 26

  • Sormen-ekosistema baten hazia ereiten. Aitor Zuberogoitia ikus-entzunezko komunikazio graduko koordinatzailea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (GEP).
  • Interacciones de Ciencia y Cocina: ¿moda o cambio de paradigma?. Juan Carlos Arboleya, Elikagai-industria espezialitatearen koordinatzailea, Gastronomia Zientzien Fakultatea, Basque Culinary Center (BCC).

Jakin-mina, Jakiunderen programa bat da eta Euskadin zein Nafarroan ezarriak dauden Unibertsitateek lagundua da. EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza ere badu, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek koordinatua. Nafarroan, laguntzaile bezala, Nafarroako Gobernuko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ) du.

Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia 2007ko urriaren 25ean eratu zen Donostian, Eusko Ikaskuntzaren ekimenaren eraginez eta euskal hizkuntza eta kulturak finkatuta dauden lurraldean kokatutako Unibertsitate guztien laguntzaz. Jakiunde, maila goreneko erakunde aholkulari gisa, gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuz sortu zen.

Asmoa da ereduzko erakundea izatea, osaeran nahiz jardueran; gidaria izatea, zorroztasun zientifikoarengatik eta ezagutzarengatik eta ekintzekin eta aholkuekin gaur egungo arazoetarako egokiak diren irtenbideak aurkitzen laguntzea.

Akademiak Jesus Mari Ugalde kimikari fisikaria lehendakaritzat du, zientzia hutsen eta aplikatuen zenbait arlotan, arte-sorkuntzan eta pentsamendu kritikoan  ospetsuak diren hainbat pertsona biltzen ditu Akademiak. Haien xedea da elkarrekin lan egitea, etorkizuneko erronka berrien aurrean duten pertzepzio kualifikatua gizarteari eskaintzeko.

Pedro Miguel Etxenike fisikaria Akademiako Ohorezko Lehendakaria da. Akademiak Ikerkuntzako Euskadi saridunak, Principe de Viana saridunak eta Eusko Ikaskuntza saridunak biltzen ditu, besteak beste, eta helburua da kide horiek guztiek elkarrekin hausnartu eta gizarteari hausnarketa horien emaitzak eskaintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak