Lur-jausi baten ondorioz, AP-1 autobidea itxita dago Eskoriatza eta Luku artean

Txomin Madina Milikua 2015ko aza. 27a, 17:24
Eskoriatzako ordainlekurako sarrera.

Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, lur-jausi bat egon da AP-1 autobidearen 121 kilometroan, Eskoriatza inguruan euriteen ondorioz. Eskoriatzako ordainlekutik Lukura arte itxi egin dute autobidea bi noranzkoetan. Gauzak horrela, trafikoa Leintz-Gatzagara eta Arlabanera ari dira desbideratzen. Bihar goizera arte, balorazio berria egin arte,  itxita egongo da bide zati hori, Aintzane Oiarbide diputatuak agerraldian azaldu duenez, "segurtasuna bermatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak