Eroskik eta bere bezeroek 2.300 tona janari baino gehiago eman dituzte aurten

Leire Kortabarria 2015ko aza. 24a, 17:45
Arrasateko Eroskin, elikagaiak batzen.

Elikagaien Bankuak bilketa handi bat iragarri duen  honetan,Eroski Taldeak jakinarazi du banatzaile handiak eta bere bezeroek 2.300 tona janari baino gehiago eman dituztela aurten “behar handien duten kolektiboentzat”. 

Kopuru horretatik 2.000 tona inguru Eroskik eman ditu Ez alferrik galdu programaren barruan. Programa horren bitartez, bermatzen da Eroskiren dendetan ez dela alferrik galduko jateko modukoa dagoen janaririk eta denda bakoitzaren hurbilean diren gizarte erakundeei emango zaiela.

Gainerako 284.744 kiloak Elikagaien Bankuen aldeko elkartasun bilketaren azken kanpainan bildu ziren, ekainean, Eroskiren dendetan, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioaren laguntzarekin.

Eroskiren Ez alferrik galdu programak helburu du janaria ematea behar gehien duten kolektiboei eta gizarte bazterketa jasateko arriskuan direnei. Eroskik helburu sozialengatik ematen ditu elikagai horiek; neurri handian, saltokietatik kentzen dituzten produktuek akatsen bat izaten dute bilkarian eta ezin izaten dira bere horretan saldu, “kontsumitzeko baldintza ezin hobeetan egon arren”, Eroskik azpimarratzen duen moduan; beste batzuetan, berriz, iraungitze data hurbil izaten dute, eta horregatik kentzen dira salmentatik, bezeroei freskotasun gorena eskaintzeko konpromisoari eusteagatik. "Ontzian kolpeak dituzten edo bestelako arrazoiengatik salmentatik kentzen diren elikagaiak baina jateko egokiak direnak ematen ditugu; produktu freskoak ere ematen ditugu; hori dela eta, emandako produktuen elikadura segurtasuna bermatzeko, lotura estuan ari gara”, esaten du Eroski Taldeak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak