Tourreko zuzendariarekin egon da Jon Odriozola

Xabier Urtzelai 2015ko aza. 24a, 15:33
Jon Odrizola oñatiarra, Christian Prudhomme eta Francis Lafargue-rekin.

Atzo, hilak 23, Frantziako Tourraren zuzendari nagusi den Christian Prudhomme Euskadi Basque Country - Murias Taldearen kirol-zuzendari Jon Odriozolarekin eta Frantziarako harreman publikoetako arduradun Francis Lafargue-rekin bildu zen Parisen, talde euskaldunak Tourrean parte hartzeko dituen aukerak aztertzeko.

Bilkuran, Christian Prudhomme-k begi onez ikusi zuen talde euskaldun bat berriz ere Frantziako Tourrean lehiatzearen aukera, eta euskal zaleek Tourraren historian izan duten garrantzia azpimarratu zuen.
Ezarritako helburua erdiesteko lanetan hastea erabaki dute bi aldeek. Hala, Helburua da 2018ko saioan parte hartu ahal izatea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak