Gero eta ezkontza gutxiago dago, eta gero eta gehiago dira zibilak

Leire Kortabarria 2015ko aza. 23a, 17:14

Gero eta jende gutxiago ezkontzen da EAEn. Hala, aurtengo bigarren hiruhilekoan, Euskadin 2.106 ezkontza izan ziren, iazko aldi berean baino %3,5 gutxiago. Hori bai, lehen hiruhilekoan baino dezente eztei gehiago izan zen, batez ere maiatz eta ekainean, neguko hilabeteetan ezkontza gutxi izaten baita. Eustatek emandako datuetatik ondorioztatzen da hori.

Ezkontza zibilak dira gehienak, eta gero eta ugariagoak dira, gainera. Udaberrian, ezkontzen %83 izan ziren halakoak, iazko aldi berean baino 6 puntu gehiago. 2015eko lehen  hiruhilekoan, ezkontza guztien %92 izan ziren zibilak.

2.106 ezkontza horietatik, bizilekua EAEn duten 2.034 gizon eta 2.051 emakume ezkondu ziren. 1.793 gizonendako, lehen ezkontza zen; 11 alargun eta 230 dibortziatu ere ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontza izan zen 1.807 emaztegairendako; lau alargun eta 240 dibortziatu ere ezkondu ziren.

Gero eta nagusiagoak

Ezkontza zibiletarako joeraz gain, beste bat ere nabarmentzen da: gero eta nagusiago ezkontzen da jendea. Hala, senarren %90ek eta emazteen %89,9k 30 urtetik gora zuten. 2014ko aldi berean baino gehiago (%88,7 eta %76,4, hurrenez hurren).

Aurtengo apiril, maiatz eta ekaineko gizon ezkonberrien %5,8 eta emakumeen %8,6 atzerritarrak ziren; iazko epe berean baino 0,2 gehiago gizonen kasuan eta 0,4 emakumeen kasuan.

Sexu bereko bikoteen 41 ezkontza izan zen; iaz, 32.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak