'La alegría de la huerta' zarzuelaren estreinaldi arrakastatsua

Maite Txintxurreta 2015ko aza. 22a, 15:40

Amaia antzokia goraino bete zen aurtengo zarzuelaren lehen emanaldirako. Ikusleek gozatu egin dute Carola izeneko neska eta harekin maiteminduta dauden bi gizonak protagonistatzat dituen obrarekin.

Musika, dantza, drama eta komedia, guztiak uztartu ditu La alegría de la huertak. Bi ordu iraun zituen ekitaldiak, eta atsedenaldian, berriki hil den Jose Mari Mendizabal omentzeko bideo bat proiektatu zuten. Mendizabalek 50. hamarkadan zarzuela askotan parte hartu zuten.

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren hamaseigarren zarzuela da La alegría de la huerta. Federico Chueca madrildarrak idatzi zuen, eta Murtzian kokatutako istorio bat kontatzen du. Carola, Cristina Cubillok interpretatu duen protagonista, Juan izeneko aberatsarekin ezkontzear dago, baina betidanik lagun izan duen Alegrías da benetan maite duen gizona, eta Alegríasek ere Carola maite du.

Aurtengo zarzuelaren berezitasuna abesbatzari egin dioten leku berezia da, beste urte batzuetan baino gehiago abestu baitute. Tere Gonzalez zuzendariak jatorrizko obrari lau abesti gehitu dizkio. Bina, abesteaz gain, antzezle lanak ere egin dituzte abesbatzako kideek. Arrasateko Orkestrak eta Debako Kulunka taldeak ere hartu dute parte zarzuelan. Dekoratua prestatu dutenetik hasi eta antzezleetaraino, guztira 140 pertsona inguru aritu dira aurtengo edizioan lanean. Taulagainean berrogei pertsonatik gora aritu dira.

Ikusleak zein aktoreak oso gustura gelditu ziren estreinaldiarekin, eta txalo zaparradak jo zituzten emanaldian zehar zein bukaerako agurretan. Ijitoa interpretatu duten Lander Oiangurenen hitzetan, "estreinaldia beti izaten da zailena, baina, egia esan, publikoko jendea oso gustura gelditu da, eta gu, barrukoak, ere bai".

Gaur, domekan emanaldiaren bigarren saioa ikusteko aukera izango da 19:30ean. Bukatzeko, datorren egubakoitzean (20:00) eta zapatuan (19:30) egingo dituzte azken bi saioak. Sarrerak 18 euroren truke eskuratu daitezke antzokiko leihatilan edota www.arrasate.eus atarian.

Erlazionatuak

'La alegria de la huerta' zarzuela

Imanol Soriano 2015 aza 21 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak