Eskoriatzako Tobera motorrak berotzen

Imanol Beloki 2015ko aza. 18a, 15:03

Iazko Toberan, On Prudentzio Piper Hauts epaileak emandako epaia ez du bete Aretxabaletak, horren aurrean Eskoriatzak erabakia hartu du. Hala, aurtengo Tobera antzerkirako bideotxo bat egin dute Eskoriatza eta Aretxabaletak. Honela, motorrak berotzen hasteko, eta bide batez, Tobera 2015erako jendea animatzen hasteko.

Iazko epaia

Epaileak emandako epaia, eta Aretxabaletak bete beharrekoa hau zen: "Herriko Araba Ibilbideari izena aldatu eta Eskoriatzako Ibilbidea jartzea. Horrez gain, 2015eko San Pedro egunean, ekitaldi ofizial bat antolatu, eta Eskoriatzako bandera jarri beharko dute Kurtzebarriko gurutze puntan. Ekitaldi hau Atxabaltar eta Eskoitzarrek egindako giza-kate batekin osatu beharko da kargalekuko maldetan; herritarrak tartekatuz noski."

Gaur egun, Aretxabaletak epaia ez duenez bete, Eskoriatzak Kurtzebarriko gurutzea lapurtu du, eta umorezko bideotxoa egin da horren adierazgarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak