Unai Agirre onena Eskoriatzako final laurdenean

Eneko Azkarate 2015ko aza. 9a, 09:02

Eskoriatzan jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena. Atzo, domeka jokatu zen. Unai Agirre hernaniarra izan da saioko garailea eta zuzenean sailkatu da azaroaren 29an Tolosan jokatuko den finalaurrekorako. Haren atzetik, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran sailkatu dira. 520 bertsozale inguru izan dira Manuel Muñoz kiroldegian saioa segitzen. Gaurko saioaren ostean erabakita gelditu da zeintzuk izango diren azaroaren 22tik aurrera finalaurrekoak jokatuko dituzten 18 bertsolariak.

Horrela banatu dituzte epaileek atzoko saioko puntuak:

  • Unai Agirre. 497,5 puntu.
  • Beñat Lizaso. 485,5 puntu.
  • Oihana Iguaran. 484 puntu.
  • Mikel Artola. 480 puntu.
  • Unai Mendizabal. 480 puntu.
  • Manu Goionaga. 450 puntu.

Behin final laudernetako fasea amaituta, 18 bertsolarik lortu dute final laurdenetara sailkatzea, bostek beren saioa irabazita eta gainerakoek, puntuazioaren arabera. Honakoak dira finalaurreoetara sailkatu diren bertsolariak:

 
Beñat Gaztelumendi Arandia
Agin Laburu Rezola
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Ander Lizarralde Jimeno
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Felix Zubia Olaskoaga
Iñaki Apalategi Astigarraga
Unai Agirre Goia
Alaia Martin Etxebeste
Beñat Iguaran Amondarain
Nerea Elustondo Plazaola
Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa"
Jon Maia Soria
Beñat Lizaso Alberdi
Jon Martin Etxebeste
Unai Gaztelumendi Arandia
Oihana Iguaran Barandiaran
Mikel Artola Izagirre

 

Asteburu bateko atsedenaldia hartu ostean, azaroaren 22an hasiko dira finalaurrekoak, Zarautzen . Horren ostean, Tolosan eta Eibarren jokatuko diren finalaurrekoak etorriko dira.

Sarrerak dagoeneko salgai daude www,bertsosarrerak.eus webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak