Espainiako Gorteetarako Hausteskundeak 2015

Marian Beitialarrangoitia eta Urko Aiartza dira Kongresurako eta Senaturako EH Bilduren hautagaiak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko urr. 31a, 15:55
Oskar Matute eta Nekane Perez abenduaren 20ko hauteskundeetarako EH Bilduko zerrendaburuen aurkezpena egiten, Bilbon.

Bilbon aurkeztu ditu EH Bilduk abenduaren 20ko hauteskundeetarako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak. Marian Beitialarrangoitiak eta Urko Aiartzak jaso dute babes zabalena EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburu izateko.

Nekane Perezek eta Oskar Matutek egin dituzte zerrendaburuen aurkezpenak. Marian Beitialarrangoitia Gipuzkoan, Iker Urbina Araban, Onintza Enbeita Bizkaian eta Sabino Cuadra Nafarroan izan dira bozkatuenak eta beraz, beraiek izango dira EH Bilduko zerrendaburuak Kongresurako. Senaturako, berriz, Urko Aiartza Gipuzkoatik, Lorena Lopez de Lacalle Arabatik eta Irantzu Veral Bizkaitik izango dira hautagaiak. Nafarroan zerrenda bateratua adosteko prozesua zabalik dago.

Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak