Zientzian, teknologian eta berrikuntzan murgiltzeko hamabost egun Bergaran

Xabier Urtzelai 2015ko urr. 22a, 20:00

Orain arte Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea izan dena (IKT), ikuspegia eta esparrua zabaldu, eta Laboratorium museo sortu berriaren gerizpean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldi bilakatu da. Eta jardunaldiok aurkezteko, eta abendura bitartean Laboratoriumak izango duen jarduera azaltzeko, batu ziren atzo antolatzaileak, Bergarako Udaleko ordezkariak, Laboratoriumekoak, Berelan Forokoak eta Miguel Altuna Institutokoak.

Industriaren eta merkataritzaren garapena helburu, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeren inguruan sentsibilizatzea eta prestatzea nahi dute jardunaldiokin.

Urriaren 30ean CIEMATeko –Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketetarako Zentroa, Espainian– ikerlari Enrique Askasibarrek wolframak fusioan duen erabilerari buruz egingo duen hitzaldiarekin hasiko dira jardunaldiak.

Zientziarekin lotutakoak jendearentzako gertukoago bihurtu nahi horretan –jardunaldien helburu orokorretako beste bat izan daitekeena–, Elhuyar Fundazioak Wolfram deuna umorezko bakarrizketa zientifikoz osatutako saioa eskainiko du, "ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa", eurek definitzen duten moduan. 

Azaroaren 7a, zapatua, egun nagusia izango da jardunaldien barruan. Egun horretan egingo dituzte, besteak beste, geocaching –GPS bidezko altxorraren bila bat– ikastaroa eta musika praktikatzeko euskal software baten demostrazioa, musika eskolakoekin, bandakoekin eta orkestrakoekin batera. 

Azaroaren 10ean, sentsoreen bidez ekoizpenaren aldi berean kontrolatuz, produkzio prozesuak akatsik gabeak izan daitezela helburu duen teknologia izango da protagonista, eta hurrengo egunean jardungo dute industrian IKTei probetxua ateratzeko moduez.

Pintxo-potean galdera bati erantzunez wifia doan –pintxo-pote garai horretarako– lortzeko ekimen berezia egingo dute azaroaren 12an, eta jardunaldien azken egunean, berriz, lehengo eta oraingo bideo jokoetan aritzeko aukera egongo da frontoian, baita lehiatzekoa ere.  

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldiak

Urriak 30 (Laboratorium museoa)

  • 19:00 Jardunaldien aurkezpena. Sabino Azcarate. Ekonomia Sustapen, Turismo eta Enpleguko batzordeburua. Lekua: Laboratorium museoa
  • 19:15 Wolframaren erabilera fusioan: fusioak, energia iturri berri bezala, eskaintzen dituen alternatibak hitzaldia (gazteleraz). Hizlaria: Enrique Ascasibar (CIEMAT).

Azaroak 4 (Udaletxeko Pleno aretoa)

  • 19:30 Wolfram Deuna.Umorezko bakarrizketa zientifiko laburrez osatutako saioa Elhuyar Fundazioaren eskutik (Euskaraz).

Azaroak 7 (Udal pilotalekua)

  • 11:00-12:30 Geocaching ikastaroa. Lekua: Laboratorium           
  • 12:00-13:30 Practice your music. Lekua: Aroztegi Aretoa                   
  • 11:00-14:00 Robotika azoka. Lekua: Udal pilotalekua
  • 11:00-14:00 Dron modeloen erakusketa

Azaroak 10 (Miguel Altuna Institutua)

  • 09:00-13:00 Enpresei zuzenduta: Zero akats prozesu industrialen monitorizazioa.

Azaroak 11 (Lasa jatetxea)

  • Egun guztiko saioa. Industriari zuzendutako Barnetegi teknologikoa Industria 4.0. Lekua: Lasa jatetxea.

Azaroak 9 tik 12ra bitartean (KZgunea)

  • 14:00-16:00 Merkatariei zuzendutako formazio saioak.
  • Implantalariak programa.
  • 20 giltzarri, internet-hornitzailea ondo aukeratzeko.
  • On-line bezeroaren arreta.
  • Iragarki-kartelak.

18:00-20:00 Herritarrei zuzendutako formazio saioak (KZgunea)

  • Ekitaldiak sustatu.
  • Atera egiozu probetxua mugikorrari.
  • Streaming-a.
  • Oinarrizko segurtasuna etxean.

Azaroak 12 (Irala kalea)

  • 19:00-21:00 Wifi sarea+pintxo wifi. Lekua.

Azaroak 13:

  • 15:00-16:00 Soraluce Bergarako enpresara bisita gidatua.

Azaroak 14 (Udal Pilotalekua)

  • 11:00-19:00 Bideo Jokuen lehiketa. Lekua: Udal Pilotalekuan.
  • 19:00-19:45 Latox taldearen kontzertua.

Azaroaren 4tik Azaroaren 29ra (Laboratorium museoa)

  • Dron modelo bat erakusgai.

Laboratorium museoaren jarduera programa

Hitzaldiak

  • Urriak 30. Gaia: Fusio nuklearra. Hizlaria: Enrique Askasibar (CIEMAT). (Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien programa barruan).
  • Azaroak 4. Zientzia eta humore saioa. Elhuyar Fundazioaren eskutik. (Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien programa barruan).
  • Azaroak 14.  Gaia: Arte Flandiarra Gipuzkoan (XV-XVI mendeak). Hizlaria: Jesus Muñiz. (Aldundiko Ondarea bertatik bertara ekitaldien barruan).
  • Azaroak 26. Gaia: Instruir a las élites para educar al pueblo. Utopía y realidad del proyecto ilustrado vasco. Hizlariak: Félix Leturia Ibarrondoeta eta Luis Maria Ugalde Olalde.
  • Abenduak 10. Gaia: Eliteak eta kultura popularrra XVIII mendean. Hizlaria: Iñigo Aranbarri.

Jardunaldiak

  • Urriak 30–Azaroak 14: Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldiak.

Pieza gonbidatua (Laboratorium museoko lehen solairuan ikusgai)

  • Azaroaren 1era arte: Fusio erreaktorearen wolfram elementua.
  • Azaroaren 4tik 29ra arte: Dron modelo bat.
  • Abenduaren 2tik urtarrilaren 10era arte: Bale hezurra (Eubalaena glacialis).

Tailerrak

  • Urriak 10: Ornitologia tailer irekia.
  • Azaroak 7: Geocaching ikastaroa (Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien programa barruan).
  • Abenduak 19: Laborategi jolasak.

Bisita gidatu bereziak

  • Urriak 3 eta 4: Jesuiten eskolatik Errege Seminariora (Mankomunitatearekin elkarlanean).
  • Azaroak 14: Enpresa batera bisita (Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien programa barruan).
  • Azaroak 15: Arte flandriarraren erakusketa txikira bisita gidatua. Museoko aldi baterako erakusketa gelan (Aldundiko Ondarea bertatik bertara ekitaldien barruan).

Museoaren aurkezpena Durangoko Azokan

  • Gonbidapena jaso dugu museoa Durangoko Azokan (abendu hasieran) aurkezteko, teknologia-jarduera baten testuinguruan.

Museoaren aurkezpena eskualdeko eragileei

  • 2015eko udaberrian hasitako parte hartze eta aurkezpen saioaren bigarren zatia ospatuko dugu azaroa eta abenduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak